XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gezur txiki bat barkagarri da, egia haundi baten bila botatzen baldin bada.

Gezurraren ondorioz, nahiz bost axola zitzaiolako arre ala so, baina John Waynek: - Eskertzen dizut ahalegina baina alferrik ari zara, Madame.

John Wayneren jarrera tristeak kezkatu egin zuen Madame.

Mutil hari zerbait gertatzen zitzaion, baina emakumeak ez zuen betarik.

Lortu egin behar zuen John Wayne-ren laguntza.

Belaunikatzeko ere prest zegoen John Wayneren aurrean, baina honek: - Atea irekitzera noa orain. Horiek atea txikitzeko ere kapaz dira....

- Mantenduko bazenitu hemendik gertu... Nik entzuteko moduan....

- Ongi da, ongi da...- John Waynek txirrin urduria bezain urduri. Eta atea ireki zuen.

eta aurrera pasarazi zituen John Waynek sargentoa eta bi numero.

Sargentoak Madame Kontxexiri buruz egin zuen galde.

John Waynek, ezetz, gauez aldegin zuela.

Bere aurrean banengo ikusiko luke, bai, sargento purtzil horrek... Baina, ondo pentsatuta, eskerrak gortinen atzean nagoen....